Julen Urruzolak Asperekin egingo du debuta

Ataria 2014ko maiatzaren 22a

Julen Urruzola pilotari asteasuarrak hiru urterako sinatu du Asperekin. Debuta Sanjoanak inguruan egingo du. Ataria Irratian hitz egin du, albistea publiko egin den egun berean.

24 urte ditu Julen Urruzolak eta debutaren data zehaztu ez badute ere, ekaina bukaeran izango dela aurreratu du Aspek. Asteasuarra Asteasuko pilota eskolan hasi zen, eta Alkizan ibili ondoren, Usurbilekoan aritu da azken sei urteotan: "Esan daiteke bertan egin naizela pilotari".

Aspek nahiz jokalariak azaldu dutenez, "oso kontentu" daude enpresak emandako aukerarekin. "Hiru urte hauetan ahal den guztia ikasi nahi dut" esan du Urruzolak. Datorren astetik aurrera Justo Lillo prestatzailearekin entrenatzen hasiko da, eta profesional mailan debuta egitea San Joanetan egitea aurreikusi du enpresak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!