Asteasun hasi dira santakrutzak ospatzen

Maier Ugartemendia 2014ko maiatzaren 3a

Bihar jarraituko dute ospakizunekin; meza, hamaiketakoa eta herri kirol erakustaldia izango dituzte

Asteasuko Elizmendi auzoan gaur hasi dira santakrutzak ospatzen, txupinazoaren ostean haurrentzat duatloia izan da. Haurrek lehenengo korrika eta gero bizikletan eman behar izan dituzte auzoan zehar bueltak. Ondoren, haur jolasak eta haurrentzat zezen txikiak eta poneyak ere izan dira. Egunari amaiera emateko herri afaria egingo dute Erretore etxean. Ondoren, erromeria eta goizaldera arte irauten duenak txokolatada dastatzeko aukera ere izango du.

Bihar amaituko dira festak, baina, horretarako lehenago 11:30ean meza izango da Santa Krutz ermitan. Ondoren, berriz, hamaiketako eta herri kirol erakustaldia izango dira. Horrela agurtuko dituzte Elizmendiko santakrutz jaiak Asteasun.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!