Bi urteko kartzela zigorra haur pornografiagatik

Ataria 2014ko apirilaren 14a

Asteasuko herritar bati bi urteko kartzela zigorra ezarri diote 13 urtez azpiko haurren pornografia artxibo ezberdinak elkarbanatzeagatik. Lau urte atxilotu zuten, 62 urte zituenean, eta gaur arte luzatu da epaiketa.

EFE agentziaren arabera, sententziak dio umeen sexu esplizituaz gain, helduekin edota animaliekin harreman sexualak mantentzen ikusten ziren dokumentuak zituela atxilotuak. Epaiaren arabera, 2010. urteko urriaren 28a eta azaroaren 4a bitarte, 12 urteko neska bat gizon heldu batekin harreman sexualak izaten ari zenaren bideo bat elkarbanatu zuen. Etxea miatutakoan, berriz, beste hamar dokumentu aurkitu zituen poliziak.

Atxilotuak erruduna dela onartu du epaiketan eta fiskalak eskatutako zigorrarekin bat azaldu da. Dena den, ez du bi urteko espetxe zigorra bere osotasunean bete beharko, hiru urteko epean berriro ez egiteko baldintzarekin. Horrela ez baliz, espetxeratua izango litzateke.

Horrez gain, haur eta gazteekin erlazionatuetako taldeetako presidente, fundatzaile edo zuzendari izatea debekatu diote bi urtez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!