Asteasuko Erretore etxean bazkaria egiten ari dira asteasuarrak eta bertan bizi diren beste herrialdeetako biztanleak. 70 lagun inguru elkartu dira. Pili Legarra alkatearen esanetan, une honetan 9 nazionalitateetako pertsonak daude Asteasun, nahiz eta guztiak ez diren izan.
Ekuador, Kolonbia, Errumania, Mexiko eta Nikaraguar jatorria duten pertsonak hartu dute parte, eta bakoitzak bere herrialdeko janaria prestatu du. Hauxe izan da dastatu ahal izan dutena:
Haragi eta aji saltsako enpanadak (Kolonbia), oilasko takoak (Nikaragua), txerri gelatina (Errumania), Onddo eta guakamolearekin egindako Quesadillak (Mexiko), ganba cevichea (Ekuador), salda, txerri errea (Ekuador), 'Sarmale' haragiarekin egindako otarreak (Errumania), oilar pintoa (Nikaragua), euskal oilaskoa entsaladarekin, buñueloak (Kolonbia), Ruimbolitoak (Ekuador), eta Coscmac izeneko kokozko trufak (Errumania).
Bazkalostean, herrialde hauetako musika saioa egingo dute.