Inaxio Perurenak hirugarren saiakera egingo du, igandean

Ataria 2013ko urtarrilaren 15a

Inaxio Perurena leitzarra 300 kiloko harri koadroa altxatzen saiatuko da urtarrilaren 20an, igandean, Leitzako Amazabal pilotalekuan. Herri kirol jaialdia 12:30ean hasiko da, eta Perurenak 5 minutu edukiko ditu 300 kiloko harria bizkarrean berdintzeko. Igande honetakoa, pisu horrekin egingo duten hirugarren ahalegina izango da. Lehen saiakera Asteasun egin zuen Perurenak. Harria jaso ondoren, bizkarren berdintzen ari zela, atzera erori eta harri hautsi egin zitzaion. Bigarren saiakera duela hilabete egin zuen, Leitzan, bertan. Harriarekin bi ahalegin egin ondoren, amore eman behar izan zuen.

Hirugarren saiaketa honetan harria bizkarrean berdintzen baldin badu, Inaxio Perurena Gibitegi, Iñaki Perurena eta Mieltxo Saralegiren taldean sartuko litzateke, hau da, 300 kiloko harria jaso dutenen artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!