Anoetak nazioarteko lankidetzan duen esperientziaz aritu dira Galizian

Tolosaldeko Ataria

A Coruñan izan da Anoetako alkatea Saharako Echraifia herriarekin duten senidetze esperientziaz hizketan. Egunotan bidaiatuko dute Anoetako eta Lizartzako alkateek errefuxiatu kanpalekuetara.

Egoitz Luisa Anoetako alkatea Galizian izan da egunotan, herrialde hartako udalerrientzat antolatutako jardunaldi batean. Nazioarteko senidetzeak eta udal mailako lankidetzat izan dituzte hizpide saio hauetan, eta elkartasuna, harremanak eta garapena sustatzeko senidetze hauek duten garrantzia aztertu dute.

Asteartean A Coruñan izan zen  alkatea eta Anoetak Saharako Echraifia herriarekin duen esperientziaz aritu zen. Adibide inspiratzaile gisa aurkeztu zuen Galiziako udalerrientzat.

Hain zuzen, egunotan da Luisa bidaiatzekoa Saharako errefuxiatu kanpamenduetara, Lizartzako alkate Iñaki Azpirozekin batera. Anoetan, Elkartasun maleta ekimena egin dute azkeneko asteotan eta horren berri emango du alkateak, besteak beste, Echraifian. Lizartzako herria, berriz, Saharako Mahbes dairarekin senidetuko da bidaia honetan.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!