X. Ataria Pilota Topaketaren sei finalak jokatu dira gaur goizean Anoetako pilotalekuan. Zein baino zein ederragoak izan dira, final guztietan maila handia erakutsi baitute pilotariek. Eskualdeko pilota eskolen artean antolatzen da pilota topaketa hau, baina Luis Galarragaren lanari esker. Borondatezko lana. 300 haur inguruk aukera izan dezaten horrelako lehia batean jarduteko, beraz, pilotaz eta 300 haurrengan pentsatuz antolatzen den topaketa da, ez norbere seme edo alaba batengan pentsatuz. Beraz, bihotzez, ATARIA-tik esker berezia Luis Galarragarentzat. Eta noski, sari banaketan izan diren Xabier Tolosa eta Arkaitz Gabirondo pilotarientzat ere.