Hasi dute Plan Orokorraren eztabaida Anoetan

Ataria 2026ko ekainaren 25a

Astelehenean egin zuten lehen bilera eta hogei herritar inguruk hartu zuen parte.

Anoetako Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketarako parte hartze prozesuaren lehen bilera egin zuten joan den astelehenean. Hogei lagun inguru elkartu ziren herriaren etorkizuneko hirigintza diseinatzen laguntzeko. Udalak eskerrak eman dizkie prozesu hau indartzen lagundu dutenei, eta beraien iritzia eman eta proposamenak helarazi zituztenei. «Elkarlanean eta herritarren ahotsa entzunez eraikitzen dugu», esan dute udal ordezkariek.

Asteleheneko bilera joan den azaroan udalbatzak hartutako erabakiaren jarraipena da. HAPOA aldatzeko parte hartzeko programa ezartzea onartu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!