Astelehenean, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren testuinguruan, kultur eta sentsibilizazio ekitaldi berezi bat egingo dute Anoetank: 'Zarata' proiektua.
Hodei Arrastoa zizurkildarrak sortutako ez-ohiko formatuko audio-gida indibidual bat da, LGBTI+ kolektiboaren inguruan kontzientzia eta hausnarketa sortzea helburu duena. Ekimena Lasarbe aretoan izango da eta herritarrentzat irekia egongo da 16:30etik 20:30era bitartean.
Zarata proiektuan protagonismo osoa entzumenak du. Parte hartzaileek, aurikularrak jantzita, 10 geldialdiko ibilbide bat egingo dute espazioan zehar, LGBTI+ kolektiboaren parte diren hamar euskal artistaren ahozko testigantzak eta istorioak belarrira entzuten dituzten bitartean (tartean dira Xanti Agirrezabala, Telmo Irureta edota Nahia Sillerorenak). Geldialdi bakoitzean, estimulu auditiboa osatuko duten elementu bisualak (irudiak, argazkiak, berriak) topatuko dituzte.