Datorren ostiralean, euskal folklorearen eta dantzaren erakustaldia izango dute Anoetan. Udalak eta Anitz dantza taldeak herriarteko dantzari gazteen topaketa antolatu dute, adin ezberdinetako dantzarien arteko harremanak eta zaletasuna sustatzeko.
Aurten hiru herritako dantza taldeak igoko dira oholtzara: Anoetako Anitz, Zaldibiako Iztueta eta Idiazabalgo Axari. Ekitaldia 19:00etan hasiko da herriko plazan. Kontuan izanda egun hauetan eguraldia aldakor egon daitekeela, eguraldi txarra eginez gero ekitaldia herriko frontoira aldatuko dute.
Udaletik herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte plazara hurbiltzera, dantzari gazteei babesa ematera eta herrian sortuko den kultur giroaz gozatzera.