Gaur ere ari dira jokatzen partidak X. Ataria Pilota Topaketaren barruan, eta Anoetako frontoia izan dute topaleku Benjamin B taldeko parte hartzaileek. Izatez, Amasan izan behar zuten norgehiagokek, baina Anoetara lekualdatu dituzte, Amasako pilotalekuan Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko XVI. Txapelketako finalak jokatuko dituztela-eta.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?