Anoetan saretu dira gazte asanbladak

Ataria 2026ko otsailaren 28a

Goizean frontenis txapelketa egin dute pilotalekuan eta Anoetako gaztetxean bildu dira bazkaltzeko.

Tolosaldeko Gazte Langileok Saretzen egitarauaren barruan Anoetan elkartu dira gaur Ibarrako, Tolosako, Aiztondoko eta Anoeta bertako gazte asanbladak. Frontenis txapelketa egin dute aurrena eta gaztetxea  bildu dira ondoren bazkaltzeko.

Oinarriak partekatzen dituzten gazte asanbladen arteko harremanao sustatu eta egitarau bateratuak antolatzea da Saretzen ekimenaren helburua. Aurretik Ibarran mendi martxa antolatu zuten eta gaur elkartu dira Anoetan. Hurrengo hilabeteetan Tolosan eta Aiztondon antolatuko dituzte ekimenak.

Gazte asanbladetako ordezkariek elkar lotzen dituzten oinarriak aipatu dituzte: “Inolako zapalkuntzarik ez onartzea, enpresa eta instituzioetatik kanpo antolatzea eta zapalkuntzarik gabeko gizarte baten alde egitea”.

Gazte belaunaldien politizazioa bultzatzen eta doako aisialdia eskaintzen jarraituko dutela adierazi dute lau gazte asanbladetako kideek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!