M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2026

Emakumeen bazkarian izena emateko zerrendak zabaldu dituzte

Ataria 2026ko otsailaren 24a

2024ko martxoaren 8ko mobilizazioa Anoetan.

Martxoaren 4a baino lehen eman beharko da izena udal liburutegian eta Arkupe eta Itzuli tabernetan jarri dituzten zerrendetan.

Anoetako mugimendu feminista mobilizatu egingo da datorren martxoaren 8an Beste mundu bat feminismotik lelopean. Zapalkuntza sistemen aurrean, antolakuntza eta borroka aldarrikatuko dituzte. Egun horretarako antolatutakoen ekimenen artean dago emakumeen bazkaria, Kuku elkartean egingo dutena.

Izena emateko zerrendak jarri dituzte udal liburutegian, Arkupe tabernan eta Itzuli tabernan. Martxoaren 4a da izena emateko azkeneko eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!