Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna 25

'Nuestras migraciones' antzerki lana ikusgai izango da ostiralean

Ataria 2025eko azaroaren 25a

Mikelasagasti auditorioan 18:30ean eskainiko dute saioa eta sarrera doakoa izango den arren, gonbidapenak aurrez jaso beharko dira liburutegian.

Guatemalako Las Poderosas Teatro kolektiboak emanaldia eskainiko du Anoetako Mikelasagasti auditorioan azaroaren 28an. Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren egitarauaren barruan kokatu dute emanaldia eta udalak adierazi duenez antzezlana aukera «paregabea» izango da, migrazioaren errealitatea ezagutzeko, «duintasunetik, sormenetik eta ikuspegi berrietatik».

Emakumeen ahotsak, memoriak eta bizipenak erdigunean jartzen dituen antzezlan «hunkigarria» izango da ostiralekoa, «indarrez betea». Sarrera doakoa izango da, baina aurrez udal liburutegian eskuratu ahal izango da gonbidapena, ostiralera bitartean.

Ez da lehen aldia Las Poderosas taldekoak Tolosaldean daudela. 2022an Las poderosas lana eskaini duten Topic zentroan eta lan horretan oinarrituta Boteretsuak izeneko albuma sortu zuen Mas Mujeres kolektiboak. Album ilustratuaren aurkezpena ere egin zuten orduko hartan Anoetako udal liburutegian.

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeek osatzen dute Las Poderosas antzerki taldea eta Lesbia Tellez (Guatemala, 1972) da horietako bat. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!