Esku pilotak egiten ikasi dute

Ataria 2025eko urriaren 11

Euskal pilota da aurtengo Euskal Jairako aukeratu duten gaia eta haurrek pilotak egiten ikasteko tailerra egin dute Zimiterioan.

Euskal Jaia egingo dute bihar, Anoetan. Aurtengoan euskal pilota aukeratu dute gaitzat eta egiten ari diren ekitaldiekin ezagutzera eman nahi dituzte egungo pilota modalitateak eta baita haietan erabiltzen diren erremintak ere. Horiek horrela, haurrek pilotak egiten ikasteko aukera izan dute gaur, Zimiterioan, Otero pilotagilearen eskutik. Eta ondoren, hainbat pilota modalitate probatzeko aukera izan dute frontoian, Behar Zana pilota elkartearen eskutik. Eguna bukatzeko Galbahe taldearen kontzertua izango dute.

Jai nagusia bihar izango da; baserritarren eta artisauen azoka izango dute goizean, baita txapa-joka jokoa eta ardo dastatzea ere, eta arratsaldean bote-luze erakustaldia egingo dute herriko bi plazak baliatuta.

Biharko egitaraua
  • 10:00. Baserritarren eta artisauen azoka. Dultzaineroak eta Loatzoko trikitilariekin.
  • 11:30. Txapa-joka jokoa. Umeena hasieran eta helduena ondoren.
  • 12:00. Ardo dastaketa Mendiko upategiaren eskutik. Txekor pintxoak salgai.
  • 14:00. Bazkaria. Platerak eta tresnak etxetik eraman beharko ditu norberak.
  • 18:00. Bote-luze erakustaldia plazan.
  • Ondoren. Gari eta Iñakirekin Erromeria.
  • Bitartean. Anoetako talogileen postua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!