Festa giroan eman die ongietorria saharar haurrei

Ataria 2025eko uztailaren 21a

Saharatik uda igarotzera etorri diren 13 haurrei ongietorria eman zieten atzo, Anoetan egin zuten harrera festan.

Oporrak Bakean programaren barruan, harrera familien etxeetan hilabete pasatxo egongo dira Aljeriako Tindufeko errefuxiatu kanpalekuetatik etorritako ume sahararrak. Saharako 213 ume etorri dira Euskal Herrira, eta horietako 13-k Tolosaldean igaroko dute uda. Ostegun eguerdian iritsi ziren Amarotz auzora, eta atzo Anoetan egin zieten harrera festa.

Harrera familiak ez ezik, beste hainbat herritar bildu ziren festaren bueltan, eta giro ederrean egitarau zabal batez gozatzeko aukera izan zuten; goizean, esaterako, haurrentzako jolasak eta tailerrak izan zituzten; eguerdian, herri bazkaria egin zuten pilotalekuan; eta arratsaldean, berriz, bingoa, musika eta apar festa egin zuten.

Argazkiak: Gregorio Eizagirre.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!