Intza Egiguren erabakigarri Europako Txapelketan

Endika Apalategi Labayen 2024ko uztailaren 28a

Argazkia: Emart&Soccer.

Anoetarrak 118. minutuan sarturiko gol bati esker, 19 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin Europako Txapelketa irabaztea lortu du.

Espainiako selekzioak 2-1 hartu du mendean Herbehereetako selekzioa Lituanian jokatu den 19 urtez azpiko Eurokopako finalean. Intza Egiguren, Realaren bigarren taldean jokatzen duen anoetarra, erabakigarria izan da Eurokopako garaikurra eskuratzeko bidean. Finala aulkian hasi bazuen ere, 91. minutuan zelaira irten eta partidaren hastapenean sartutako gol bati esker, partidako izarra izatea lortu du Anoetako jokalariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!