Ataria TB

Dantzari txikiek hartu dute Anoetako plaza

Leyre Carrasco 2024ko apirilaren 14a

Anitz dantza taldea eta beste herrietako dantzariak herrian zehar egin dituzte goizeko ekitaldiak. Arratsaldean, berriz, herriko plazan egingo dute emanaldia.

Dantzari txikiek hartu dute Anoeta eta euskal dantzak eskainiko dituzte egun guztian zehar. Goizeko 10:30etan ekin diote egunari, eta herriko kaleetan zehar dantzan ibili dira bazkalordura arte. Bertan, Anitz dantza taldea ez ezik, beste herrietako dantzariak ere izan dira. Esaterako, Udaberri, Bukalai, Alurr eta Antiguotarrak dantza taldeak ere izan dira. Bi taldetan egin dituzte dantzak eta ondoren denak batera elkartu dira herriko plazan. Arratsaldean, ohitura den bezala, herriko dantza taldeak emanaldia eskainiko du herriko plazan, 18:00etatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!