Xabier Tolosa beste bi urtez izango da Aspe enpresan

Ataria 2024ko urtarrilaren 11

Bost pilotariri luzatu die hitzarmena enpresak, tartean anoetarrari.

Xabier Tolosa anoetarra beste bi urtez izango da Aspe enpresako pilotaria, 2025eko bukaera arte. Hitzarmena luzatu dieten beste lau pilotariak Javier Zabala, Xabier Erostarbe, Iñigo Bikuña eta Julen Egiguren dira.

Tolosa da horietatik lehen mailan ari dena. Hain justu, egun Ezkurdiarekin batera Binakako Pilota Txapelketan parte hartzen ari da. Bihar dute txapelketaren 9. jardunaldia, Getarian, Elordi eta Rezustaren aurka. Egun Ezkurdia-Tolosa azken postuan daude sailkapenean, bi partida irabazita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!