BABESTUTAKO EDUKIA

Kalitate handiko etxebizitzak Anoetan

Ataria 2023ko abenduaren 22a

2, 3 eta 4 logelako 40 etxebizitza egiteko promozioa du esku artean Aburuza Eraikuntzak-ek, berdegunez eta plazaz inguratuta.

Leku Eder promozio berriko bigarren fasea ari da eraikitzen Aburuza Eraikuntzak enpresa Anoetan. Kalitate handiko etxebizitzak izango dira, kalifikazio energetiko gorena eta orientatze zein argitasun bikainak izango dituztenak.

Etxebizitza guztiek terraza ederra izango dute, hegoaldera begira. Gainera, sukaldeak guztiz hornituak egongo dira eta logela guztietan horma-armairuak izango dituzte. 

Etxebizitzak bezain garrantzitsua da kokapena Leku Eder promozioan. Izan ere, etxebizitzak berdegunez eta plazaz inguratuta egongo dira, lasai bizitzeko aukera eskainiz. Gainera promozioak arkupe publiko bat izango du eraikinaren behe solairuan neguko euri-egun horietatik babesteko edo udako egun eguzkitsuetan itzala izateko. Horrez gain, igogailu bidezko sarbide zuzena duten garaje itxia eskuratu daiteke etxeraino erosotasun osoz iristeko.

Aburuza Eraikuntzak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!