Egoitz Luisa estreinatu da alkate karguan

Ataria 2023ko ekainaren 17a

Pello Estanga, 2011tik Anoetan alkate izan denaren eskutik jaso du aginte makila.

Egoitz Luisa Urkola EH Bilduko hautagaiak alkate kargua hartu du gaur Anoetan. 2011tik alkate izan den Pello Estangaren eskutik jaso du alkate makila.

Bere aurretik Anoetan alkate izandako ezkertiar eta abertzale guztiei eskerrak eman dizkie Luisak kargua hartu berritan eta herritarrekin elkarlanean aritzeko hitza eman du. “Udalaren eta nire bulegoaren ateak zabalik izango dira”, esan du.

Joan den maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan EH Bildu izan zen zerrendarik bozkatuena Anoetan eta zinegotzi bat irabazi zuen. Lau zinegotzi izango ditu EAJk.

Anoetako udalbatza ondorengo hautetsiek osatuko dute:

  1. Egoitz Luisa Urkola (EH Bildu)
  2. Ana Elosegui Artola (EH Bildu)
  3. Bakarne Garmendia Usabiaga (EH Bildu)
  4. Aitzol Esnaola Zubeldia (EH Bildu)
  5. Maialen Mujika Lizaso (EH Bildu)
  6. Mikel Olano Aburuza (EH Bildu)
  7. Amaia Urkola Arozena (EH Bildu)
  8. Nuria Carbonell Miranda (EAJ)
  9. Agurtzane Nuñez Yarza (EAJ)
  10. Aitzol Arozena Zufiria (EAJ)
  11. Jaime Peon Ormazabal (EAJ)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!