Aparretan dabiltza Anoetako umeak

Jon Miranda Labaien 2023ko ekainaren 8a

Anoeta festen barruan egun handia da gaurkoa, batez ere herriko txikientzat. Goizean jolasak antolatu dituzte haurrentzat plazan eta han bertan apar festa izan da eguerdian.

Korputs eguna da gaurkoa, Anoetako festen barruan jai egun handia. Umeen eguna ere badute gaurkoa eta horregatik txikienentzat jolasak antolatu dituzte herriko plazan. Era guztietako jolasak izan dituzte aukeran eta goiza biribiltzeko apar festa antolatu dute. Bainujantziarekin giro beroari aurre egin diote Anoetako haurrek.

Arratsaldean Peru Krokodiloa izeneko ikuskizuna eskainiko dute plazan, Kantu Kolore konpainiako kideek. Segidan, buruhandi eta erraldoien kalejira aterako da kalez kale herriko txistulari taldearekin.

Mozorro eguna da gaur Anoetako festen barruan eta goizean goizetik hainbat gazte atera dira mozorrotuta kalera. Iluntzean jarraituko du festak.

  • Ekainak 8, osteguna. Korputs eguna, ume eta mozorro eguna.
    *Egun honetan barraken prezioa merkeagoa izango da.
    • 17:30. Haur ikuskizuna plazan: Peru Krokodiloa, Kantu Kolore konpainia.
    • 19:00. Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
    • 21:00. Herri mugimenduaren aldeko afaria plazan.
    • 23:00. Xiberoots musika taldea.
    • 00:30. Txosnagunean DJ Fantasia.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!