Herri mugimenduaren aldeko afarirako txartelak salgai

Ataria 2023ko maiatzaren 23a

Ekainaren 8an herri mugimenduaren aldeko afaria egingo dute Anoetako plazan. Txartelak maiatzaren 25ean eta 26an jarriko dituzte salgai herriko plazan.

Anoetako herriko jaien barruan, ohitura den bezala, ostegunarekin batera herri mugimenduaren aldeko afaria egingo dute herriko plazan. Sortu, Matraka talde feminista, Anoetako gazte asanblada, Sare, Ernai eta Kontseilu Sozialistak antolatutako afaria da eta 18. aldiz antolatu dute aurten.

Leku mugatua egongo da afarian eta horretarako aldez aurretik jarriko dira txartelak eskuragai. Maiatzaren 25ean eta 26an, ostegun eta ostiralean, 18:00etatik 20:00etara herriko plazan. Langileek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta ikasle, langabetu eta umeek 8 euro.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, begetarianoentzat ere aukera egongo da afarian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!