Festetako play back jaialdian izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2023ko apirilaren 19a

Apirilaren 28ra arte izango da izen emateko aukera liburutegian edota ikastolan. Gutxienez bost talde elkartu beharko dira ekitaldia egin ahal izateko.

Aurtengo Anoetako festetan play-back jaialdia egiteko aukera zabaldu dute. Izen-ematea liburutegian eta ikastolan egin daiteke, zabalik dago epea eta apirilaren 28a izango da horretarako azken eguna. 

Gutxienez bost talde elkartu beharko dira; bestela, ez da jaialdia antolatuko. Antolakuntzatik dei egin dute talde mistoak osatzera eta euskarazko abestiak aukeratzera. Bestalde, nabarmendu dute abestien hitzak guztiekiko errespetuzkoak izan behar dutela, hau da, ez dutela onartuko abesti sexistarik, homofoborik edo arrazistarik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!