Asteartean, urtarrilaren 24an, herriko festak antolatzeko lehen bilera egingo dute Anoetan. Udaletxean egingo dute 18:00etan, eta kasu honetan, aukeratuko dituzte herriko festetan arituko diren musika taldeak.
Herritar guztiak gonbidatu dituzte bileran parte hartzera.