10:45 puntuan suziriak eztanda egin eta Anoetako plazatik abiatu dira korrikalariak, Ataria-ko arkua zeharkatuta. Zehaztutako ibilbideari bi itzuli eginda, berriro ere plazan altxa dituzte besoak korrikalaririk azkarrenak.
Ivan Torres VI. Memoriala Anoetan barrena lehiatu da, herritarren txalo eta animoek lagundurik. Jokin Tolosa izan da gizonezkoetan azkarrena eta berari jarraika aritu dira proba guztian zehar Aitor Irurtzun eta Iban Yurrita. Horrela osatuz hiruko podioa.
Nesken markei erreparatuta, karrerarik azkarrena osatu du Iosune Alberdik eta bere atzetik iritsi dira Naroa Urkola eta Amaiur Luluaga.
Sari banaketa ekitaldia plazan bertan ospatu da eta Ivan Torresen gurasoak izan dira garaikurrak irabazleei emateko ardura izan dutenak.
Festak jarraipena
Anoetarrek festan murgilduta jarraitzeko egunak izango dituzte hurrengoak. Esaterako, gaurkoan, kuadrillen festa izaten ari da, 19:00etan Distopia elektrotxangak lagunduko die giroa musikatuz eta 23:00etan Bada Giro erromeria taldearekin dantza egiteko aukera izango da.
Egitaraua osorik bertan kontsultatu daiteke.