Anoetako jaiak 2022

Dena prest Anoetako jaiei hasiera emateko

Tolosaldeko Ataria 2022ko eka. 10a, 07:56

Ostiralean abiatuko da egitaraua, eta datorren asteazkenean, Kukua jaitsi eta txupinazoa botatzearekin batera, jai egun nagusiei emango zaie hasiera.

Bi urteko etenaldiaren ostean, aurten berriro ere herriko festez gozatzeko aukera dute Anoetan. Festak aurrera eraman ahal izateko jai batzordeak eta hainbat eragilek lan egin dute. Hauek dira udalarekin batera batzordean parte hartzen duten elkarteak: Alkartasuna erretiratu elkartea, Anitz dantza taldea, Anoetako eragileak, Anoetako Guretzako jatorri ezberdinetako emakume taldea, Anoetako herri ikastola, Anoekate kirol taldea, Ateaga elkartea, Kukuak Kantuz, Kuku elkartea, Kuku pilota elkartea, Loatzo musika eskola, Su-Berri pilota elkartea eta udal pilota eskola.

Asteburu honetan abiatuko da festa. Ostiralean Anitz dantza taldearen emanaldia izango da, larunbatean kuadrillek beren eguna izango dute, eta igandean, besteak beste, bertso saioa izango da herriko elizan. Bi eguneko atsedenaren ondoren, datorren asteazkenean hasiko da festa.

Egitaraua

  • Ekainak 10, ostirala
    • 19:00. Pala txapelketako aurre finalak frontoian.
    • 22:00. Anitz Dantza Taldearen emanaldia
  • Ekainak 11, larunbata. Kuadrillen Eguna
    • 09:30. Krosa haurrentzat plazan.
    • 10:45. Helduen krosa, Ivan Torres VI. memoriala.
    • 12:00. Kuadrillen txupinazoa.
    • 19:00. Distopia elektrotxaranga.
    • 23:00. Bada Giro erromeria taldea plazan.
  • Ekainak 12, igandea
    • 10:30. Suak harrotuz: Natura, udako solstizioa eta euskal kultura lotzen dituen ibilbide antzeztua.  
    • 18:00. Bertso saioa elizan: Saioa Alkaiza Guallar, Sustrai Colina Fando, Nerea Ibarzabal Salegi, Oihana Iguaran Barandiaran, Joanes Illarregi Marzol eta Unai Mendizabal Jauregi. Gai jartzailea: Maddi Sarasola Eizmendi. Laguntzailea: Orbinox.
    • Ondoren. Musika-bertso-dantza ikuskizuna plazan: Garaiz: 60 t.m. Mugmus laborategia. Bertsolaria: Alaia Martin.  -Taloak
  • Ekainak 15, asteazkena
    • 19:00. Txalapartariak, txupinazoa, kukuaren jaitsiera eta danborrada, Loatzo Musika eskolako txarangarekin.
    • 20:00. Sardina jatea.  
    • 21:00. Iratzar erromeria taldea.
  • Ekainak 16, osteguna. Korputs Eguna, Ume eta Mozorro Eguna
    • Barraken prezioa merkeagoa izango da egun honetan
    • 10:30-13:30. Haur parkea plazan, eta apar festa.  
    • 17:00. Haur ikuskizuna plazan: Zuzenean bira 2022, Kantu Kolore konpainia.
    • 18:30. Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
    • 21.00. Saiheski jatea plazan.
    • 23:00. DJ Bull.
  • Ekainak 17, ostirala
    • 10:00. Esku pilota herri txapelketa. Haurrak, finalak.
    • 11:00. Herriko jubilatuen arteko toka txapelketa.
    • 17:00. Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
    • 18:00. Loatzo Musika Eskolako kontzertua.  
    • 19:45. Play-back.  
    • 23:30. Irtera eta Bad Sound Sistem.
  • Ekainak 18, larunbata. Gazteen Eguna
    • 11:00. Ume jolasak, Kulki taldearekin.
    • 12:30. Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
    • 16:00. Herriko mus txapelketa.
    • 18:00. Gazteen kalejira.
    • 19:00. Sagardo dastatzea.
    • 21:00. Herri afaria.  
    • 23:00. Gazteen dantza plazan.
    • Ondoren. Gozategi.
  • Ekainak 19, igandea
    • 11:00. Anoetako Jaietako Paleta Goma Txapelketako finalak. Emakumeak senior.
    • Ondoren. XXIX. Pala Txapelketako finalak. Laguntzailea: Peru SL.
    • 12:30. Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
    • 18:30. Frontona ikuskizuna, frontoian.
    • Ondoren. Trikidantz.
    • 21:00. Kukuaren igoera kanpandorrera.
    • Ondoren. Trikidantz 22:15ak arte.

Anoetako Udalak aurten atera duen festetako egitaraua Tolosaldeko Komunikazio Taldeak egina izan da aurten ere. Ikusi hemen jai egitarauaren PDF-a.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!