Oihana Zubillaga garaile, Arriarango IX. Mendi Lasterketan

Ataria 2022ko martxoaren 19a

Argazkia: Aimar Maiz / Goierriko Hitza

2 ordu, 27 minutu eta 40 segundo behar izan ditu anoetarrak Beasaingo auzoan hasi eta inguruko mendietan zehar 23 kilometroko ibilbidea osatzeko; lokatz handia izan dela nabarmendu dute korrikalariek.

Arriaranen gaur goizean jokatu da IX. Mendi Lasterketa, Xabier Mendizabal zenaren oroimenezkoa. Eguraldi goxoa lagun izan dute bi ibilbideetan (11 eta 23 kilometro) atera diren 171 korrikalariek, baina lokatz handia berehala suertatu zaie oztopo. Pandemiagatik bi urteko etena egin ondoren, gogotsu itzuli dira mendi lasterkariak eta antolatzaileak.

Ibilbide luzean (23 km), emakumezkoen mailan, Oihana Zubillaga anoetarrak irabazi du. Aurkaririk ez du izan, proba ia osoa bakarrik egin baitu. Uxue Barandiaran zegamarra eta Naroa Uria azpeitiarra izan dira bigarren eta hirugarren.

Sailkapena:

1. Oihana Zubillaga (Anoeta), 2:27:40

2. Uxua Barandiaran (Zegama), 2:40:18

3. Naroa Uria (Azpeitia), 2:45:31

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!