Osasun zerbitzuari buruzko galdeketa zabalduko du EH Bilduk

Ataria 2022ko ots. 11a, 13:55

Otsailaren 23an, Anoetako udaletxean bilera baterako gonbidapena egin du EH Bilduk. Jasotako erantzunen ondorioen berri emango dute eta herritarren ekarpenak jasoko dituzte bertan.

Anoetako anbulatorioko erabiltzaileek eta langileek zerbitzuan ikusten dituzten gabeziak gainditzeko ahalegina egingo du Anoetako EH Bilduk. Azken bi urte hauetan "gogor" astindu duen COVID 19aren gaitzak, oraindik ere ageriago utzi ditu, koalizioaren ustez, zerbitzuaren lehendik ere antzematen dituzten "hutsune eta gabeziak".

Herriko anbulatorioaren kudeaketa ez dago Anoetako Udalaren esku, baina erabiltzaile eta langileek iritzi eta ekarpenak bildu nahi ditu EH Bilduk, gero ateratako ondorioak anbulatorioaren kudeaketaren ardura dutenen esku uzteko.

Iritziak biltzeko, galdeketa zabaldu du Anoetako EH Bilduk. Inkesta bete, gutun-azal batean sartu eta udaletxeko buzoian uzteko eskera luzatu diete herritarrei. Jasotzen dituzten erantzunen ondorioen berri emateko, eta aurrez aurre ekarpenak jasotzeko, bilera bat egingo duten udaletxean, otsailaren 23an, asteazkenarekin, 18:00etatik aurrera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!