Hobariak lortzeko epea zabaldu du udalak

Ataria 2022ko urtarrilaren 18a

Hainbat udal zergatan herritarrek izan ditzaketen hobariak eskatzeko aukera zabaldu du Anoetako Udalak eta aste batzuetan luzatuko du, eskaeraren izaeraren arabera.

Hobari eta salbuespen eskaerak egiteko hainbat baldintza bete behar dira eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko da.Tartean dira familia ugarientzako laguntzak lortzea bai Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan eta baita Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergan ere, eta salbuespenak izatea mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuetan eta traktore, atoi, erdi-atoi eta makinerian. Informazio  gehiago Anoeta.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!