Hilekorako produktuen banaketa egin dute Anoetan

Ataria 2021eko abenduaren 18a

Anoetako Udalak hilekorako produktu osasuntsuen banaketa egin du herriko plazan; 90 kopa banatu dituzte.

Anoetako Udalak hilekoa modu osasuntsu eta jasangarrian bizitzeko kanpaina jarri du martxan. Besteak beste, erakusketa bat, tailerrak eta hilekorako produktu jasangarrien banaketa egingo ditu kanpaina horren barruan. Gaur goizean, Anoetako plazan banatu dituzte doan produktu horietako batzuk. Udaleko ordezkariek jakinarazi dutenez, hilekorako 90 kopa banatu dituzte.

Hemendik aurrera, produktu hauek eskuratu nahi dituenak, Anoetako Udalarekin jarri beharko du harremanetan.  300 kopa eskuratu ditu udalak hilekoa duten herritarren artean banatzeko, baita 30 kulero eta 50 konpresa berrerabilgarri ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!