Ostegunean egingo dute ez ohiko osoko bilkura

Ataria 2021eko urriaren 27a

Ostegunean, urriaren 28an egingo dute, 19:00etan hasita. Hainbat gai landuko dituzte, horien artean, zergen zein tasen igoera, eta hainbat mozio.

Aurreko astelehenean egin beharreko udaleko ohiko osoko bilkura, ostegunean, urriaren 28an egingo dute 19:00etatik aurrera.

Pello Estanga alkateak azaldu duenez, udalaren helburu behinena da herritarrei ahalik eta zerbitzu onenak ematea. Hori horrela eta egoera ekonomikoa kontuan hartuta, zergen %1,5eko igoera proposatuko dute, "beharrezkoa baita oreka mantentzea udalaren diru sarreren eta gastuen artean".

Mozioei dagokienez, berriz, hiru gai landuko dituzte: migrazioari dagokiona bata; energia-horniduraren krisiarekin zerikusia duena bestea; eta azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunari buruzkoa azkenekoa. Osoko bilkuran hainbat konpromiso zehatz eskatuko dituzte, besteak beste, migrazioaren gaiarekin: migrazio-politikak garatzeko erakundeen arteko mahaia eratzea; itunean adierazitako asmoak konpromiso bilakatzea, eta horiek lortzeko programak adostea; eta itunak jasotzen duena garatzeko baliabideak jartzea.​

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!