Aranzadikoei abisua pasa eta haiek indusketa sakonagoa egin zuten. Errotarri bat topatu zuten bertan. 1994an hasi ziren auzolandegiak antolatzen Burdin Aroko herrixkan indusketak egiteko. Ordutik etenik gabe, irailero, hiru asteaz jarduten dute 20 bat boluntariok. Koldo irakasle izandakoa da, erretiroa hartuta dago, eta gaur egun, boluntario bezala aritzen da indusketetan.