Hitzaldia eta kontzertua antolatu dituzte gaztetxearen urtemuga ixteko

Ataria 2021eko maiatzaren 11

'Pareta bota eta asmo berriak ate joka' lelopean XXII. urteurrena ospatzen ari da Anoetako Gaztetxea. Ostegunean Askapenaren hitzaldia eta ostiralean Serge bakarlariaren kontzertua izango dira.

Hilabete osoko egitaraua antolatu du Anoetako Gazte Asanbladak, gaztetxearen urteurrena ospatzeko. Orain arteko ekitaldiak arrakastatsuak izan dira eta egitaraua ixteko beste bi hitzordu iragarri dituzte.

  • Maiatzak 13, osteguna. 18:00etan Anoetako Gaztetxean Askapenako kideek Internazionalistak garelako, lehen urratsa Euskal Herria hitzaldia emango dute.
  • Maiatzak 14, ostirala. 18:30ean Anoetako Gaztetxean Serge bakarlariak kontzertua eskainiko du. Langileek sarreran 3 euro ordaindu beharko dituzte eta langabetuek euro bat.

Anoetako Gaztetxean espazio berriak atondu dituzte eta horiek erakutsiz hasi zituzten urtemuga ospatzeko ekitaldiak. Egitaraua ixteko antolatutako emanaldietan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!