Gaurtik aurrera errefusa atez ate bilduko dute Anoetan

Ataria 2021eko martxoaren 1a

Hondakinak ateratzeko egunak eta ordutegia aldatu dira.

Gauetan bildu beharrean hondakinen bilketa goizez egingo da hemendik aurrera. Ontziak ateratzeko ordutegia honakoa da: 20:00etatik 08:00etara. Errefusa larunbatetan bildu beharrean, asteazkenetan bilduko da.

Hondakin organikoak astearte, ostiral eta igande goizetan bilduko dira. Bide batez, bolumen handiko hondakinen bilketa ostegunero egingo da 20:00etatik aurrera, beti ere aurretik abisua emanda, 943 67 62 16 telefono zenbakian. Edukiontzi ondoan utzi beharko dira bolumen handiko hondakinak.

Anoetako Udalean ordezkaritza duten alderdiek adostu dute errefusa, berriro, atez ate biltzea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!