Herriko plaza berritzeko lanak astelehenean hasiko dituzte

Ataria 2021eko otsailaren 19a

Martxoaren 1ean ziren hastekoak lanak, baina astebete lehenago ekingo diote obrari.

Herriko plaza berritzeko lanak datorren astelehenean hasiko dituzte: otsailaren 22an. Lan horien izaera dela-eta, goiko eta beheko plazaren arteko pasabidea itxita egongo da hamabost astez eta, arrazoi beragatik, itxita egongo dira komun publikoak ere.

Bi fasetan berrituko dute plaza: lehenik, irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo dituzte eta lauzpabost hilabete iraungo du lan aldiak; bigarrenean, berriz, plazarako estalki berdea jarriko dute. Azken horrek hilabete bateko iraupena izango du eta urte amaieran egingo dute. Obraren kostu osoa 489.321 eurokoa da eta, hori finantzatzeko, Udalak 171.262 euroko dirula guntza jaso du Eusko Jaurlaritzatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!