Ahalduntze ikastaroak jarri nahi dituzte martxan Anoetan

Ataria 2021eko urtarrilaren 25a

Anoetako Udalak eskaintza egin nahi die herriko emakumeei, baina aurrez zein interes duten jakin nahi du. Momentuz, lau ikastaroren eskainiko dira.

Ikastaroak honakoak dira:

  • Emozioak kudeatu (euskaraz).
    • Formatzailea: Nerea Redondo Otamendi
  • Sormena landu (euskaraz).
    • Formatzailea: Oihana Ugarte Iriarte
  • Menopausia (gazteleraz).
    • Formatzailea: Pepa Rojó Ballester
  • Mindfulness: Erlaxazioa eta antsietatearen kontrola (gazteleraz).
    • Formatzailea: Pepa Rojó Balleser

Izen emateko epea otsailaren 1era arte dago irekita. Liburutegian egin daiteke edo bestela emailez: kultura@anoeta.eus helbidean. 10 euroko kuota ordaindu beharko da ikastaroetan parte hartzeko.

Anoetako Udalak lau ikastaro hauen eskaintza egin du oraingoz, baino jakinarazi du beste gai baten inguruan interesa izanez gero, hori antolatzeko aukera aztertu duela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!