Kontzertuak antolatu dituzte larunbaterako

Ataria 2020ko azaroaren 12a

Anoetako Gazte Asanbladak Mihise eta Ameba taldeen kontzertua prestatu du larunbaterako. Anoetako plazan, 17:30ean hasiko dira eta gonbidapenak anoetakogazteasanblada@gmail.com helbidean eskatu beharko dira.

"Elkar zaintzeko neurriak hartuta, herritar guztiok kulturaz gozatzeko aukera izan behar dugula uste dugu", esan dute gazte asanbladako kideek.

Larunbatean, azaroak 14, 17:30ean Anoetako plazan izango dira kontzertuak. Elkar zaintzeko neurri guztiak hartuko dituztela jakinarazi dute. Distantziak mantendu eta musukoak eraman beharko dira. "Herritarrok kulturaz gozatzeko eskubidea izan behar dugu. Kulturaz gozatzea elkar zaintzea ere bada".

Herritarrak gonbidatu dituzte, larunbatean, Mihise eta Ameba taldeen kontzertuetara gerturatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!