Argazki onenak aukeratu ahal izango dituzte anoetarrek

Ataria 2020ko azaroaren 9a

Epaimahaiak 21 argazki hoberenen aukeraketa egin ondoren, herritarrek azaroaren 15era arte izango dute aukera botoa emateko. 

Urtero moduan, datorren urterako egutegirako argazkiak biltzeko lehiaketa martxan da Anoetan, Euskara sailak antolatuta. Aurten, urtaroen gaian kokatu da lehiaketa eta herritar ugarik euren argazkiak aurkeztu dituzte.

Epaimahaiak gustukoenen aukeraketa bat egin ondoren, bozkatzeko tartea ireki da orain. Anoetako Udalaren webgunean jarri dituzte argazkiak eta bertan izango da botoa emateko aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!