Babes zabala, biktimari

Tolosaldeko Ataria 2020ko urr. 16a, 20:09

'Erasoen aurrean, autodefentsa feminista' lelopean, herritar ugari bildu da Anoetako plazan, Matraka talde feministak deitutako elkarretaratzean.

Aste honetan herrian gertatutako eraso matxista gaitzetsi eta biktimari elkartasuna eskaini diete dozenaka anoetarrek. Matrakako kideek, "nazkatuta" daudela adierazi dute: "Badakigu eraso hauek icebergaren goiko aldean daudela, baina egunero-egunero jasaten ditugu isilean pasatzen diren erasoak".

Erasoei aurre egiteko, gainera, "ezinbestekotzat" jotzen dute autodefentsa feminista, baita emakumeez ez ezik, gainerako herritarren babesa ere. "Emakumeok ez gaituzte egin edozein erasori aurre egiteko, baina emakumeon arteko sareak eraikiz, zapalkuntza egoerei aurre egiteko gai garela ikusi dugu. Hala ere, emakumeona ez ezik, herritar guztion parte-hartzea ezinbestekoa da bide honetan", nabarmendu dute.

Gainera, gizartearen egitura ere kontuan izan dute. "Askotan esan dugu, sistema kapitalista patriarkalak emakume otzanak behar dituela, esanekoak, ahulak, baina gu ez gaude geldirik egoteko prest", azaldu dute. Amaitzeko, elkartasuna emateko eta mugimendu feministan parte hartzeko deia egin die emakumeei: "Batu zaitez antolakuntza feministara, eta batu zaitez borroka feministara. Erasorik ez, erantzunik gabe!"

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!