Gaztelekuko ateak urriaren 14an irekiko dituzte

Ataria 2020ko irailaren 23a

Erabiltzaile izan nahi duten DBH 1, 2 eta 3ko ikasleek aurrez izena eman beharko dute.

Izen emateko orria Anoetako Udaleko webgunean topatu daiteke, gazteria sailaren atalean. Deskargatu, bete eta gazteria@anoeta.eus helbidera bidali beharko da. Telematikoki egiteko arazoa duenak, 688 76 13 43 telefonoan jasoko ditu argibideak.

Izen emateko orria eta osakidetzako txartelaren fotokopia entregatu beharko dira izen ematerakoan. Epea urriaren 7an amaitzen da, eta gero, gaztelekuak urriaren 14an zabalduko ditu ateak lehen aldiz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!