Eskulan ikastaroa antolatu dute LHko ikasleentzat

Ataria 2020ko irailaren 22a

Aurreko ikasturteko arrakasta ikusirik, aurten ere antolatzea erabaki dute. Astearteetan 17:15etik 18:15era izango dira saioak, gaztelekuan.

Izaskun Lazkano izango da dinamizatzailea eta eskulan teknika ezberdinak landuko dituzte ikastaroan.

Urriaren 6tik maiatzaren 25era izango da eta izen emateko orria Anoetako Udaleko webgunean topatu daiteke, gazteria sailean. Irailaren 29a baino lehen eman beharko da izena eta 70 euroko prezioa du ikastaroak. Familia ugariek %25eko beherapena izango dute eta murrizpen bereziak izango dira diru sarrera baxuak dituztenentzat. 

Segurtasun protokoloa jarraituz, metro eta erdiko distantzia gordeko da, eskuak garbitzeko aukera izango da eta musukoa derrigorrezkoa izango da. Etxetik tenperatura hartuta joatea eskatuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!