Ireki dute Anoetako kiroldegia, baina erreserba egin behar da

Ataria 2020ko irailaren 3a

Covid-19a dela eta segurtasun neurri bereziak ezarri dituzte; joan aurretik tenperatura hartu beharko da.

Ireki dute berriz ere Anoetako Abraham Olano Kiroldegia, baina Covid-19a dela eta segurtasun neurri bereziak aurreikusi dituzte. Batetik, joan aurretik, bezperan, erreserba egin beharko da 688 66 39 50 telefono zenbakira 11:00etatik 13:00etara edo 15:00etatik 19:00etara deituta. Eta bestetik, kiroldegira joan aurretik erabiltzaile bakoitzak sukarra duen edo ez egiaztatu beharko du eta kiroldegian bertan maskara jarrita egon beharko da.

Era berean, sartu aurretik hidrogelarekin garbitu beharko dira eskuak eta joan aurretik materiala desinfektatu beharko da. Ez dituzte dutxak irekiko eta bakoitzak xukadera, trapu bat eta ura eraman beharko ditu. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!