Antzerkia, yoga eta dantza ikastaroak, denen eskura

Irati Saizar Artola 2019ko irailaren 12a

Anoetako Udalak antzerki tailerra eskainiko du ikasturte osoan zehar, eta yoga ikastaroa, berriz, irailaren 30etik abenduaren 20ra izango da.

Haurrek nahiz helduek izango dute antzerkia ikasteko aukera; haurrentzat astearteetan izango da, 18:30etik 20:30era. Helduak, berriz, astelehenetan ariko dira, 19:00etatik 21:00etara. Urteko kuota 95 eurokoa izango da.

Yoga ikastaroa arratsaldez zein goizez eskainiko da, eta aukeran egongo da zein egunetan joan: astelehenetan 17:00etatik 18:30era, astearteetan 09:30etik 11:00etara, asteazkenetan 18:30etik 20:00etara eta ostegunetan 17:00etatik 18:30era. Astean behin joaten denak 72 euro ordaindu beharko ditu, eta astean bitan joan nahi duenak 144.

Bi ikastaroetan izena emateko azken eguna irailaren 25a izango da eta udaletxean edo liburutegian egin daiteke. Prezioetan, %25eko hobaria izango dute Anoetan erroldatutakoek eta, gainera, familia ugaria direnek, gazte txartela dutenek, langabetuek, ikasleek, pentsiodunek eta 60 urtetik gora dituztenek.

DANTZA IKASTAROA

Anitz dantza taldean izena emateko epea ere zabaldu dute: irailaren 25a izango da azken eguna, eta udaletxean, liburutegian edo infokultura@anoeta.eushelbidera idatzita egin daiteke. Honakoa da aurtengo eskaintza: heldu hasi berrientzat, astean 1,5 ordu, 95 eurotan; plaza dantzak, astelehenetan, 15:15etik 16:45era, 95 eurotan; ballet klaseak 6-12 urteko haurrentzat, astean ordubete, 65 eurotan; dantza garaikidea ostegunetan, 18:30etik 20:00etara, 95 eurotan; entrenamendu funtzionala dantza garaikideko tekniken bidez, 18 urtetik gorakoentzat, astean bi ordu, goizez.

LOATZOKOAK MARTXAN

Ikasturtea hastearekin batera jakinarazi dute musika eskolaren bulego orokorra herriz aldatu dutela, eta hemendik aurrera Anoetako Solkorre kalea 4 behean egongo dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!