Anoetako Haur Txokoan izena emateko epea zabalik

Ataria 2019ko irailaren 11

 0 urtetik HH3ra bitarteko haurrek arratsaldeak lagun artean pasatzeko aukera dute Osinzulo jolastoki elkartean.

Astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 10:00etatik 20:00etara eskainiko da zerbitzua. Oporraldiak direnean, aldiz, egunero erabiltzeko aukera izango da 10:00etatik 20:00etara. Ume bakoitzeko 60 euroko kuota ordaindu beharko da (giltza barne). Matrikula egin nahi duenak hilaren 27a bitarte du aukera udaletxean, liburutegia edo infokultura@anoeta.eus helbide elektronikoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!