Belaunaldi berriei ongi etorria, Gazte Egunean

Ataria 2019ko abuztuaren 31

Egun osoan zehar ekitaldi ezberdinak egiten ari dira Anoetako gaztetxean. Belaunaldi berriari ongi etorria emanez hasi dute goiza.

Hamaiketakoa eginez hasi dute Gazte Eguna anoetarrek. Talde desberdinetan bildu, eta asanblada egin dute, belaunaldi berriei ongi etorria eman eta ideia berriak biltzeko. Eguna ospatzen jarraitzeko bazkaria egingo dute gaztetxean bertan, eta arratsaldean, jolasak egingo dituzte. Afal aurretik, 19:00etan, Intziri taldeak kontzertua eskainiko du, eta afalostean, Joxpa eta Tasaund System taldeen kontzertuekin emango diote amaiera festari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!