Saharako haurrei agur festa egingo zaie Anoetan

Ataria 2019ko abuztuaren 1a

Abuztuaren 18an egingo da Tolosaldea Sahararekin elkarteak, Anoetako Udalaren laguntzarekin antolatutako ekitaldia. Egun osoko egitaraua prestatu dute.

Udako bi hilabete Tolosaldean igarotzera etorri diren haur sahararrei ongietorria egin zieten Amasa-Villabonan iragan uztailaren 19an. 9 eta 12 urte bitarteko 29 haur ari dira familietan nahiz Hernialdeko aterpetxean uda pasatzen.

Agur festa, abuztuaren 18an egingo diete eta egun osoko festa antolatu dute:

11:00. Puzgarriak eta tailerrak.

12:30. Ekitaldi politikoa eta kalejira.

14:00. Paella erraldoia. (Helduek 10 euro eta 14 urte artekoek 5 euro. Izen emateak 696 014 786 telefonoan).

15:30. Apar festa. 

16:30. Ikuskizuna.

17:30. Txokolatada.

18:00. Saharar musika: Dagja Med Salem Band

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!