Ander Uranga Europako Txapelketan lehiatuko da

Ataria 2019ko uztailaren 18a

Ander Uranga anoetarrak urrezko domina eskuratu berri du Espainiako 20 urtez azpikoen txapelketan. 200 metroko proban eskuratu du domina. Hala, Espainiako Federaziotik azaldu dutenaren arabera, anoetarra Europako 20 urtez azpikoen txapelketan parte hartzeko hautatua izan da. Hain justu, 4x100 proban lehiatuko da Uranga. Asteburu honetan jokatuko dute Europako 20 urtez azpikoen Atletismo Txapelketa, Suediako Boras hirian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!