Saio berezia eskaini dugu Anoetako plazatik, herriko jaietan murgilduta, bertako protagonista hainbat izan ditugu gure mikrofonoetan. Pello Estanga alkatea eta Izaskun Jauregi orain arteko festetako zinegotzia, ikastolako zuzendaria, Loatzo Musika eskolako Miren Mujika, Josune Eizmendi parekidetasun zinegotzi izandakoa eta DJ Bull.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?