Anoetako PSE-EEren alkategaia: Jose Luis Vilanova

Ataria 2019ko maiatzaren 8a

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako PSE-EE alderdiak Vilanova jarri du zerrendaburu. Tolosan hiru legealditan zinegotzia izandakoa da.

Alderdiak jarritako erronkari aurre egiteko gogotsu dagoela azaldu du Jose Luis Vilanovak. Tolosako udalbatzan bildutako esperientzia azpimarratu nahi izan du PSE-EEren alkategaiak. "Anoetako boto emaileak gogotsu daude ordezkaritza sozialista bat ikusteko udaletxean; haize berri bat emateko asmoz joango gara", azaldu du.

Zerbitzu publikoak hobetzea, lanpostuak sortzea, hirugarren adinekoen arreta integrala izatea eta efizientzia energetikoa aipatu ditu bere politiken ardatzen artean, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!